Hizkuntza: Español Euskara

Biker hoberenek Superprestigo MTB Biontech txapelketa itxiko dute Lizarran

Albistea motaCompeticiones
TituluaBiker hoberenek Superprestigo MTB Biontech txapelketa itxiko dute Lizarran
Edukia

Munduko mendiko bizikletaren diziplinako kirolaririk onenak Nafarroako Lizarra herrian bilduko dira. Superprestigio MTB Biontech txapelketaren 4. edizio honetako final nagusia ekitaldi paregabekoa eta ikusgarria izango da. Beti bezala Torneo honek UCIko lasterketen aldeko apostua egin du (2018ko proba guztiak C2koak dira), kirolariak primeran zaindu ditu ( UCI probako inskripzio preziorik merkeena du Europan eta lehiakideek diru-laguntzak dituzte) eta zirkuituak landuta daude detaile handiz (Gaurko XCOren estiloan, teknika handikoak eta zorrotzak). Hau guztia, biker onenak erakartzeko. Lizarran gertatuko den bezala.

 


Gutxi izango balitz, txapelketako txapelduna erabakiko da. Carlos Coloma (Primaflor-Mondraker-Rotor) liderra da lortutako bi garaipenei esker, baina, David Valerok (MMR Bikes) berak baino 30 puntu gutxiago ditu bakarrik. Gauzak horrela, hauetariko batek proba honetan garaipena lortuz gero, txapelketa irabaziko du. Valerok irabazten badu, nahiz eta Coloma 2. izan, berdinketa apurtuko da bere alde azken proba honek balio handiagoa duelako. Konbinazioak ezberdinak izan daitezken arren, garaipenak txapela erakarriko du.

 


Coloma sasoian dator Nove Meston izandako Munduko Txapelketan lehenengo hamarren artean sailkatu eta gero. Valerok urtearen hasieran klabikulan izandako lesioa gainditu du eta Munduko Txapelketako azken bi lasterketetan bere maila erakutsi du. Zoritxarrez, Nove Meston gurpila zulatu zuen eta ez zen lehenengo hamarren artean egon. Nork irabaziko du Superprestigioko azken kapitulua? eta titulua?



Hala ere txapeldungai gehiago daude. MMR taldeak bere bi bikerrak ekarriko ditu: Pablo Rodriguez eta Catriel Soto. Primaflor-Mondraker-Rotor taldeak ere XC-ko biker espainiar guztiak aurkeztuko ditu. Hauetaz gain, XCO-ko festak gonbidatu garrantzitsua izanen du: Hugo Drechou (Massi). Biker frantziarrak proba lehiatuko du Frantziako Selekzioarekin stage luze bat egin ondoren. Modu berean, Nove Meston ere distiratu zuen Vlad Dascalu gazteak (Brujula Bike Racing Team) parte hartuko du. Nahiz eta 23 urtez azpiko kirolari izan, bere kategoriako faboritoenetariko bat da Munduko Kopako azken proban garaipena lortu zuelako. Gauzak horrela, espektakulua ziurtatuta dago.


 

Neskeen lehian, Claudia Galicia (Megamo) faboritoena da azken aste hauetan garaipenak eta emaitza onak sinatu dituelako. Rocio del Alba Garcia (Primaflor-Mondraker-Rotor) eta Pasquine Vandermouten gazte frantziarra, aurkaririk arriskutsuenak izango dira berarentzat.


 

Elena Lloret (Delikia Sport-Kross) sailkapen orokorreko burua da hiru probetan erregularrena izan delako. Hala eta guztiz ere, Maria Rodriguezek (Primaflor-Mondraker-Rotor) eta Rocio del Albak titulua irabazteko aukerak dituzte ere bai. 


 

Lizarrako zirkuituak argi uzten du Superprestigio MTB Biontech txapelketak nola zaintzen dituen lasterketak. Herrian barne sartuta dagoenez, publikoa erraz gerturatu ahalko da, baina ez du zailtasunik galduko ibilbide gogorra, teknikoa eta zorrotza baita. Guztira, 5 kilometro inguruko zirkuitu honek 200 metro metatu ditu. Primerazkoa da hoberenak akzioan ikusteko.


 

Lizarra asteburua pasatzera joango direnek UDAFESTetaz gozatu ahalko dute. Ekainaren 23an izango den jaialdi doako hau jardueraz blai dago.



Ohikoa denez, bi txanda izanen dira. Lehena 10:00etan, eta bigarrena, 12:15ean. Lizarra Hiriko Txapelketa Internazional hau Superprestigio MTB Biontech torneoak merezi duen festa finala izango da.


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-06-19 16:46:33
Itzuli