Hizkuntza: Español Euskara

Eduardo Santas 2018ko Munduko Kopan

Albistea motaCompeticiones
TituluaEduardo Santas 2018ko Munduko Kopan
Edukia

Eduardo Santas txirrindulari egokituak parte hartu zuen abuztuaren 17tik 19ra Kanadako Baie-Comeau herrian izandako Munduko Kopako azken proban.

 

Lehiaketa martxan jarri zen ohiko erlojupeko probarekin, 19 kilometrokoa izan zen eta Eduardo seigarren sailkatua izan zen.

 

Igandean, 60 kilometroko errepideko proba lehiatu zen. Ibilbideak igoera zorrotza zuen arren, pelotoia ez zen apurtu azken bueltara arte. Une horretan, Munduko txapelduna eta Kopako Liderra Kris Bosmanek eta Eduardok ihes egin zuten garaipenaren bila. Hala ere, 700 metro falta zirenean, belga eta nafarra harrapatuta izan ziren eta gure txirrindulari zazpigarren izan zen.

 

Gauzak horrela, denboraldi honetako emaitzek Eduardo 6. posizioan uzten dute. 2018ko Munduko Kopako Sailkapen Orokorreko 3. sailkatutik 12 puntura soilik. Begibistan dago lehia handiko kategoria izan dela. Ospatutako 3 probetan Eduardok laugarren postu bat, bosgarren bina eta seigarren posizio bat sinatu ditu. Modu honetan, beti lehenengo hamar txirrindularien artean ibili da proba guztietan.

 

Proba honek 2018ko errepideko txirrindularitza denboraldia itxi du.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-08-21 12:59:23
Itzuli