Hizkuntza: Español Euskara

NKJetako BTT modalitateko inskripzioak. 2018/2019ko denboraldi berria.

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
TituluaNKJetako BTT modalitateko inskripzioak. 2018/2019ko denboraldi berria.
Edukia

Nafarroan lehiatuko den 2018ko Diario de Navarra Irekiaren lehenengo proba datorren irailaren 29an Azkoienen izango da. Modu honetan, NKJetako BTT modalitateko 2018/2018ko denboraldi berria ere hasiko da.

 

Ofizialki 2017/2018ko denboraldiko inskripzioak iraungita daude.

 

NKJetako BTT modalitatean izena emateko eta puntuak lortzeko inskripzioa egin behar da denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bitartez. Neska edo mutil baten bat inskribatu nahi duzuen klubek atxikita dagoen inprimakia bidali datuekin Federaziora e-mailez edo fax-az.

 

Klubak kirolarien datuak bidali beharko ditu Federaziora posta elektronikoaren bitartez. Hain zuzen ere, lehen bidali diogun artxiboa erabiliz.

 

NKJetako BTT modalitatean izena emateko eta puntuak lortzeko inskripzioa egin behar da denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bitartez.

 

e-mail: admon@fnciclismo.es / info@fnciclismo.es

fax:   948.22.17.56

 

NKJetako BTT probetako 4 kategoriak: 

 

·     GIZONEZKO HASIBERRIAK: 2009an eta 2010ean jaiotakoak

 

·     EMAKUMEZKO HASIBERRIAK: 2009an eta 2010ean jaiotakoak

 

·     GIZONEZKO KIMUAK: 2007an eta 2008an jaiotakoak

 

·     EMAKUMEZKO KIMUAK: 2007an eta 2008an jaiotakoak

 

·     GIZONEZKO HAURRAK: 2005ean eta 2006an jaiotakoak

 

·     EMAKUMEZKO HAURRAK: 2005ean eta 2006an jaiotakoak

 

·     GIZONEZKO KADETEAK: 2003an eta 2004an jaiotakoak

 

·     EMAKUMEZKO KADETEAK: 2003an eta 2004an jaiotakoak

 

 

 

Kadete, Haur eta Kimu kategoriek jarraipena izango dute eta puntuak lortuko dituzte NKJetako sailkapenak osatzeari begira.

 

Hasiberrien kategoriako txirrindulariek izena eman ahal duten arren, ez dute sailkapenik izango, ezta puntuak ere.

 

Nahiz eta proba puntuagarriak 2019. urtean izan, inskripzioek balio dute lizentziarik gabeko neska eta mutilek Diario de Navarra Irekian parte har dezaten Azkoiengo lehenengo probatik.

 

IZENA EMATEKO EPEA: PROBAREN AURREKO OSTEGUNEAN 13:00etan.

 

Klubak kirolari bakoitzaren 7 euroko inskripzioa ordaindu beharko du NTF-ko kontuan txirrindularien KOPURUA, eta KLUBAren izena zehaztuz.

 

NTF-ko KONTUA:    ES90 3008 0231 01 2610916922     (RURAL KUTXA)

 

Epez kanpo egindako inskripzioek (ostegun eguerditik aurrera) hurrengo probarako balioko dute.

 

Inskripzioa onartua izan eta gero, kirolariak hasiko dira puntuak lortzen NKJetan.

 

Inskripzioa egiterakoan, LIZENTZIA FEDERATIBOARIK EZ DUTENEK zehaztu beharko dute gizarte-segurantzako edo erregimen pribatuko (MUFACE, etab.) osasun-laguntza duten. Zehaztutako asegurua txirrindulari hauen osasun-laguntzaz arduratuko da 2018-2019ko XXXII. NKJetako araudiari dagokionez.

 

 

NKJetarako egindako inskripzioek denboraldi honetako Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren egutegiko BTT proba guztietarako balioko dute (puntuagarriak direnetarako eta puntuagarriak ez direnetarako).

 

 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-09-20 16:02:32
Itzuli