Hizkuntza: Español Euskara

Arguedas 2019ko Espainiako MTB XCO Txapelketen eszenatokia

Albistea motaCompeticiones
TituluaArguedas 2019ko Espainiako MTB XCO Txapelketen eszenatokia
Edukia

Espainiako Txirrindularitza Errefe Federazioak Arguedas herri nafarra aukeratu du Espainiako MTB XCO Txapelketak antolatzeari begira.


Erriberako herri hau erreferente da Mendiko Txirrindularen praktikan. Izan ere, Extreme Bardenas antolatzen dute orain duela 20 urte baino gehiagotik, geroxeago hasi ziren Nazioarteko Txirrindularitza Elkartearen egutegiko probak gauzatzen Superprestigio MTB-aren barne, eta orain beste erronka erraldoia dute eskuen artean: 2019ko uztailaren 19tik 21era Espainiako MTB Txapeldunak izendatzea.


Txapelketaren antolakuntza Superprestigio MTB-ren barne egonen da eta tradizionala den "cross country" modalitate olinpikoa ez ezik, selekzio atuonomikoen arteko erreleboko proba eta "sprint eliminator" lehiaketa ikusgarria ere lehiatuko dira. 


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-11-02 11:59:16
Itzuli