Albistea mota | Federación |
---|---|
Titulua | 2019ko denboraldiko lizentzien tramitazioa |
Edukia | Abenduaren 12ko Ez Ohiko Batzarrean lizentzien prezio berriak onartu eta gero, 2019ko denboraldiko lizentziak tramitatu daitezke. Aurreko denboraldietan bezala, tramitazioa internet-en bidez egingo da. ----------------------------------------------------------------------- Ohar garrantzitsua: 2019ko KLUBaren lizentzia onartuta izango da, klub bakoitzak LOD-eko kontratua ongi beteta eta sinatuta erantsi beharko du lizentzia eskatzerakoan. ------------------------------------------------------------------------- Plataformak ZIKLOTURISTEN lizentziak tramitatzea baimendu ahalko du independenteak bezala. Lehiaketako lizentziak beti klub batekin lotuta izan beharko dira (ezin ahalko dira independenteak izan). Gauzak horrela, 2019ko denboraldiko lehiaketako lizentzia tramitatu nahi duen kirolariak, lehen, denboraldirako lizentzia duen txirrindularitza klub batekin kontaktatu beharko du. Araudiari dagokionez, lehiaketako lizentziek klubak zigilatutako eta kirolariak sinatutako kirol-konpromesua erantsi beharko du. Lizentzien tramitazioaren atalean prozedura egiten lagunduko dizun gidak aurkituko dituzu. ------------------------------------------------------- Ordaintzeari begira, hiru modu dituzu: · ORDAINGIRIA. Soilik lehen federazioari eskatu dioten klubak. · TXARTELA. Lizentzia tramitatzerakoan plataformako ordaintzeko pasabidearen bitartez. · BANKUA. Banku bidezko transferentziaren bidez. Kasu honetan, federazioari ordaingiria bidali beharko zaio e-mailez. Ez dira onartuko, ordaindu gabeko lizentziak, ordaingiriakoak ezik (klubenak). ------------------------------------------------------ 2019ko ISTRIPU-PROTOKOLOA NTF-k Osasunbidearekin sinatutako hitzarmena du. Akordio honi esker, LARRIALDIKO LEHENENGO LAGUNTZA gizarte segurantzako edozein osasun zentro mediko nafarrek hartuko du. Webgune honetan zintzilikatutako “Hitzarmena Osasunbidearekin” izeneko atalean hitzarmenari buruzko informazio osoa dago. Laguntzaren jarraipena (hurrengo bisitak eta proba gehigarriak) modu onean tramitatu beharko da lizentziako ASEGURUAREN PROTOKOLOA jarraituz. 2019ko denboraldiak aseguru-etxe berdinekin (bai istripukoak, bai erantzun zibilekoak) jarraituko dugu; indarrean dauden polizak deskargatu daitezke federazioko webgunean (lizentzien atalean). 2019ko denboraldiko Aseguruaren protokoloaren laburpena albiste honi erantsita dago . GARRANTZITSUA: Jarduketa-protokoloa jarraitu ez gero, aseguru-etxea ez da laguntzaren kostuaz arduratuko, federatua bera baizik. ------------------------------------------------------------- 2019KO LIZENTZIEN PREZIOAK
KATEGORIA PREZIOA HASIBERRIAK 47 € KIMUAK 47 € HAURRAK 47 € KADETEAK 67 € JUNIORRAK 67 € 23 URTEZ AZPIKOAK 123 € ELITEKOAK 123 € MASTERRAK (30-40-50-60) 123 € TEKNIKARIAK 95 € ZIKLOTURISTAK 123 € KLUBA 71 € ARBITROAK 85 € EPAILEGAIAK 40 € POSTAZ BIDALTZEA 3 € BIKOIZTUA EDO KATEGORIA ALDAKETA 20 €
|
Irudia 1 | ![]() |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | ![]() |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2018-12-17 16:42:31 |