Denboraldi honetako lizentzia indarrean dutenek LIZENTZA BIRTUALA eskuratu ahalko dute eta fiskoaren balio bera du.
Lizentzia birtuala eskuratzeko modua:
Bere gune pribatuan sartu beharko da (erregistratu zen email eta pasahitza berdinarekin).
NIRE LIZENTZIAK atalean azken urtetan tramitatutako lizentzia guztiak agertuko dira.
LIZENTZIA BIRTUALA txartel formako ikono bat da, denboraldi honetako lizentziaren ondoan agertzen dena (lizentzia baliozkotuta dagoenean bakarrik agertzen da).
Plataforman alta eman beharko da, erabiltzaile bat erregistratuz email eta pasahitz baten bidez. Pasahitz hori eremu pribatuan sartu nahi den bakoitzean erabiliko da.
Plataforman alta eman ondoren, erregistratuta geratuko da, eta urtero gune pribatu horretan sartu beharko da (helbide elektroniko eta pasahitz berdinen bidez), eta klubari baimena eman beharko da denboraldiko lizentzia izapidetzeko.
Albiste honi erantsitako "erabiltzaile baliozkotua" PDFan, jarraitu beharreko urratsak daude:
Urrats horiek behar bezala egiten direnean, jakinarazpen bat iristen da, kontua bat-egiteko, eta ekintza HORRETATIK AURRERA, interesdunari eremu pribatuan agertuko zaizkio izan dituen lizentzia guztiak (NIRE LIZENTZIAK atalean).
Denboraldi honetako lizentziaren aurrean txartel bat bezalako ikono bat dago, klikatzean LIZENTZIA BIRTUALA agertzen da.
Bat-egitea ez da automatikoa; eskaerak banan-banan berrikusten dira.