Hizkuntza: Español Euskara

Eduardo Santas Munduko Txapeldun Hirukoitza

Albistea motaCompeticiones
TituluaEduardo Santas Munduko Txapeldun Hirukoitza
Edukia


Eduardo Santasek lortu zuen lehendabiziko zilarrezko doimina MC3-ko banakako jazarpen proban. Sailkapen-txandan 3’32”1-ko marka zoragarria lortu eta gero, Nicholas-en aurka borrokatu zuen ortzadar maillota irabazteko. Txirrindulari australiarrak markarik onena sinatu zuen sailkapen-proban eta finalean ere, hegan egin zuen. Dena den, Santas gertu ibili zen eta domina bikaina lortu zuen.

Ez nuen espero marka pertsonal onena egitea eta banekien honi esker dominak irabazteko lehian nengoke. Izan ere, proba irabazteko marka zen. Hala ere, arerioa ni baino indartsuagoa izan da. Dena den, pozik egon behar dut”, zion Eduk podiumetik jaitsi eta gero. 24 ordu baino gutxiago pasa eta gero, bigarrena eskuratu zuen Kilometroko Proban. Sinatutako 1:09.553-ko markari esker, berriro Munduko txapeldunorde izendatu zen. 

Igandean izandako taldekako abiadura lasterketan Eduardo bosgarren izan zen Espainiako Selkzioarekin brontzezko dominatik 0,1 segundora amaituz soilik.

5. Posizio hori errepikatu zuen scratch lehian sprintean dominetatik gertu geratuz.

Omniun modalitatean Santasek amaiera bikaina sinatu zuen berriro txapeldunorde izanda. Egitarauako proba berri honetan, aurreko lau probetan lortutako puntuak gehitzen direnez, Eduardok konfirmatu zuen Munduko hoberenetariko bat dela bere kategorian. 

Arrakasta hauekin Santasek denboraldi zoragarria itxi du. Hain zuzen ere, Munduko txapeldunorde hirukoitza izan da, bosgarren postu bina gehiago lortu ditu munduko txapelketan, hiru domina Europako Kopan eta 2 titulu nazional. 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-03-20 13:34:07
Itzuli