Hizkuntza: Español Euskara

Nafarroako MTB Selekzioa Cofrentesen

Albistea motaSelecciones
TituluaNafarroako MTB Selekzioa Cofrentesen
Edukia

Joandako asteburuan selekzio nafarrak Valentziara bidaiatu zuen "Superprestigio" MTB proba lehiatzeko.


Koldo Herrera, Gabriel Echeverri, Ibai Azanza, Ander Biurrarena, Oscar Ilarregui, Alfonso Fernández, Elisandre Urze, Maria Irigoien eta Edurne Izkue txirrindulariek Nafarroako Selekzioko maillot gorria defendatu zuten kadete kategorian, Mikel Olaetxea, Adrian Losarcos, Dario Silvestre, Eduardo Benito, Ivan Pérez eta Estíbaliz Sagardoi kideek gauza bera ezin zuten juniorren lehiaketan eta Mikel Merinok eta Javier Seinek Nafarroa ordezkatu zuten 23 urtez azpiko kategorian.


Kadeteak eta emakumezko juniorrak goizeko 10etan aritu ziren eta guztiek emanaldi bikain sinatu zuten. Izen propioen artean, azpimarratzekoak dira Estibaliz Sagardoik junior kategorian lortutako bigarren postua eta Edurne Izcueren hirugarrena kadeteen arteko lehian. 


23 urtez azpiko eta junior kategorietako kirolariek bi ordu geroago izan zuten txanda. Gureek maila ona eman zuten. Bereziki aipagarria da Adrian Losarcosek egindako lasterketa hirugarren bueltara arte irabazteko borrokatu zuelako. Azkenik, ezin izan zuen erritmoa mantendu eta bigarren postu txalogarriarekin "konformatu" behar izan zen. Ordezkari nafarrek zorte txarragoa izan zuten 23 urtez azpiko kategorian. Mikel Merino aukerarik gabe geratu zen pintxazo bat izan ondoren, eta Javier Seinek lasterketa ona protagonizatu zuen podiumean sartzeko borrokatzen, baina laugarren posizioan amaitu zuen. 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-03-25 12:14:04
Itzuli