Hizkuntza: Español Euskara

Eduardo Santas, Espainiako Txapeldun bikoitza

Albistea motaCompeticiones
TituluaEduardo Santas, Espainiako Txapeldun bikoitza
Edukia

Txirrindulari egokituak Espainiako Txapeldunaren tituluak berretsi ditu errepide eta erlojupeko modalitateetan.


Txapelketa Salamancan maiatzaren 4an eta 5ean lehiatu da.

 

Larunbatean, 28 kilometroko erlojupeko proban maila handiko arerioak izan arren, Santasek markarik onena sinatu zuen minutu bat baino gehiagoko abantailarekin eta txirrindulako kategoria guztietako lehiakiderik azkarrena izanez.


Igandean, errepideko lehiaketak 80 kilometroko hiri-zirkuitua izan zuen Salamancatik. Saiakera batzuk egin ondoren, Eduardok lortu zuen ihes egiten 30 kilometro falta zirela eta bakarrik ailegatu zen helmugara, pelotoia bi minutu baino geroago iristen. Gauzak horrela, Eduardo txapeldun absolutua izan zen hiru kategoriek batera lehiakatzen zutelako (guztiek, Edurenak baino desgaitasun txikiago dute). 


Bi titulu hauekin, Santasek 27 sari nazional bildu ditu. 2016tik dena irabazi du eta jarraitzen du denboraldi izugarria sinatzen aurtengo 15 txapelketatik 12tan igo delako podiumera .


Hurrengo hiru asteetan Eduardo Espainiako selekzioarekin arituko da Italian eta Belgikan izango diren Munduko Kopako probetan eta Frantzian lehiatuko den Europako Kopako proba batean.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-05-06 13:44:14
Itzuli