Hizkuntza: Español Euskara

Kronika. Elite eta 23 Urtez Azpiko kategorietkao Nafarroako BTT Txapelketa

Albistea motaCompeticiones
Titulua Kronika. Elite eta 23 Urtez Azpiko kategorietkao Nafarroako BTT Txapelketa
Edukia

Jesus Torresek eta Javier Seinek aurtengo denboraldiko Nafarroako elite eta 23 urtez azpiko kategorietako tituluak lortu dituzte.

Jesus Torresek Rural Kutxa BTT Kopa irabazi zuen azken metroetan. Maillot horiduna gailendu zen Deikaztelun izandako proban Aitor Hernandezen aurrean. Nahiz eta urrutik irabazten saiatu, Hernandez garaipenaren saririk gabe geratu zen.

166 kirolarik parte hartu zuten Rural Kutxa BTT Kopako 4. proba honetan non neguko eguraldia izan arren,euririk gabe ospatu zen.

 

Elite kategorian, Aitor Hernandez (Ermuko T.E) saiatu zen arerioak ustekabean hartzen lehenengo bueltan. Atzetik,Jesús Torres (SH Metalgraf) liderra jazarleen multzoan kokatu zen erritmoa mantentzeko eta gutxinaka gutxinaka bakarrik geratu zen Hernandez harrapatu arte. Gauzak horrela, azkeneko bosgarrena bueltan biek izugarrizko duelua izan zuten garaipena lortzeko nahian. Momentu hartan, Torres indartsuago iritsi zen arren, ezin izan zuen ermuatarra atzean utzi eta garaipena sprint-aren bidez erabaki zen.

Jesus Torres lehena sartu zen azken bihurgunean, 50 metroko azken aldapan lehenengo posizioa mantendu zuen eta besoak altzatu zituen Hernandez segidan sartuz. Txapeldunak ordu bateko 18 minutu eta 57 segundoko marka sinatu zuen eta hirugarrena, Cesar Manso (Pro Bikes Rioja Team), minutu bat eta erdi geroxeago iritsi zen. Gauzak horrela, Jesus Torresek liderraren maillot-a mantendu zuen eta aldi berean, Nafarroako txapeldunaren gorria jantzi zuen.

Emakumeen lehian, Olatz Odriozola (Bizikleta.com) berragertu zen eta Aiegin egin zuen moduan, autoritatez irabazi zuen. Gipuzkoarrak ihes egin zuen lehendabiziko bueltan eta 3 minutu eta 5 segundoko abantaila atera zion Corina Mesplet (Ciclo Sport) errioxarrari. Hala eta guztiz ere, Mespletek maillota mantendu zuen aurreko probetan erregularrena izateagatik. Mari Carmen Linacero (Andosilla T.T.) podiumeko hirugarren tokira igo zen.

Beste kategorietan ere proba eta maillot horiak irabazteko lehiak emozio handikoak izan ziren.

23 urtez azpiko kategorian, Javier Seinek (SH Metalgraf) eta Aitor Izcuek (SH Metalgraf) maila handiko duelua eskaini zuten. Kasu honetan, Seinek irabazi zuen bai proba, bai liderraren eta txapeldun nafarraren maillota. Mikel Merino (Saltoki-Conor), hirugarren izan zen. Veteranuen lasterketan, Patxi Cia (Faster Wear Team) nagusitu zen Esteban Suescunen (Saltoki-Conor) eta Urko Munduateren (Urkia) aurrean. Modu honetan, Ciak maillot horia jantzi zuen berriro. Master 30eko kategorian, Eneko GonzalezEK (Biteri.K.T.) proba guztiak irabazi ditu eta Deikaztelun Ander Lekuona (Racing Shox) eta Iker Avellanal (Mendiz Mendi) bere atzean utzi zituen. Dario Silvestrek (Jofemar Atalaya) ustekabea eman zuen juniorren lehian Adrian Losarcosi (Txirrinta Bikes) gailenduz. Momentu hartan arte proba guztiak irabazi izan zituenak bigarren posizioan amaitu zuen eta Haritz Azurmendik (Bizikleta.com) hirugarrenean. Neskeen lasterketan,denboraldi honetan Espainiako Kopan kontzentratuta egon arren, Estibaliz Sagardoy-k (Saltoki-Olza) garaipenaren bidea berreskuratu zuen. Edurne Izcue (Grupo Electra) liderra bigarren izan zen, eta Maria Pascual (OSGA KDDS), hirugarren. Azkenik, Ander Biurrarena (Saltoki-Olza) erraz nagusitu zen eta minutu bateko abantaila lortuz Deikaztelun bigarren izan ziren Elisandre Urzerekiko eta Alfonso Fernandezekiko.

Rural Kutxa BTT Kopako hurrengo proba Zangozako tradizio handiko zirkuituan izango da eta kadeteen, juniorren, emakumeen eta masterren kategorietako txapeldun nafarren maillotak jokoan izango dira.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-05-20 14:07:44
Itzuli