Hizkuntza: Español Euskara

Nafarroako Trial Selekzioak Espainiako txapeldun maillot pare bat ekarri du Cartagenatik

Albistea motaSelecciones
TituluaNafarroako Trial Selekzioak Espainiako txapeldun maillot pare bat ekarri du Cartagenatik
Edukia

Emanaldi itzela Nafarroako Trial Selekzioko kideek sinatutakoa.

Cartagenako zirkuitu izugarria, antolakuntza bikaina, eguraldi ona, giro zoragarria... beraz, benetako Trial asteburua izan zen eta gure txirrindulariek primerazko emaitzak lortu zituzten.

Nahiz eta Benitok txapelketa bikaina egin, akatsek kaltetu zioten maila handiko lehiaketa izan zelako. Izan ere, lehenengo lau sailkatuen artean 5 puntuko diferentzia izan zen bakarrik. Benito laugarren izan zen arren, bera txapelduna da kirol hau maitatzen. 

Diego Garruési kostatu zitzaion kontzentratzea. Oztopo handiak gainditu behar izan zituen kadeteen lehian eta erori zen batean lesionatu gabe. 

Mikel Azcona bere partez, kimu kategoriako 2019ko Espainiako Txapelduna izendatu zen. Ongi egitea espero zen arren, arerioak harritu zituen finalean markaje oso teknikoa primeran egiten eta oztopo erraldoiak gaindituz.

David Chocarro estreinatu zen kimu kategoria honetan. Gure kirolariak borrokatu eta gozatu egin zuen esperientzia itzela ekarriz etxera. Asko ikasi du datorren urteari begira.

Azkenik, 6 urteko Uxuri Portuk txapeldunaren maillota jantzi zuen bere estreinaldian. Nahiz eta kategorian esperientzia gutxi izan, Emakumezkoen Promesen kategoriako txapelduna izan zen.

Zorionak Selekzio osoari!

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-06-24 12:04:36
Itzuli