Hizkuntza: Español Euskara

Iruñeko II. Ziklokros Txapelketa badator helduendako eta txikiendako nobedadekin

Albistea motaCompeticiones
TituluaIruñeko II. Ziklokros Txapelketa badator helduendako eta txikiendako nobedadekin
Edukia

Lezkairu auzoan abenduaren 21ean lehiatuko da Nafarroako Txapelketako bigarren edizio hau eta 22an, txikiei zuzendutako masterclass eta herri lasterketa irekia izango dira modalitatea probatu nahi duten guztientzat.

Modu honetan, Iruñeko II. Ziklokrosak nobedade ezberdinak dakartza. Besteak beste, ibilbideak aldaketak izango ditu eta egitarauak, haurrendako jarduerak. Gauzak horrela, 2019an Txantrean izan eta gero, aurten Lezkairun izango da eta egitarauak bi jardunaldi izango ditu.

Esan dugun moduan, Nafarroako II. Ziklokros Txapelketa larunbat honetan izango da, hilak 21. Izena emateko epea irekita dago jada eta espero da iazko 400 parte hartzaile baino gehiago biltzea. Adin eta kategoria guztietakoak izango dira berriro eta haien artean, txapeldun nazionalak izango ditugu. Adibidez, Izagirre anaiak. Espektakulua ziurtatuta dago lokatzaz eta oztopoetaz lagunduta. Horregatik, ziklokros zale asko espero dira. Espainiako iparraldetik etorritakoak, baita Mediterraneoko kostaldetik ere.

Aurten ere, probak Espainiako txapeldun Joselo Estebaren eta bosgarren aldiz txapeldun ere izan den David Secoren babesa izango du. Edizio honetako ibilbdearen malda handiagoa denez, zaleek gozatu ahalko dute lehenengo lerrotik. Jardunaldia goizeko 10:00etan hasiko da eta eguerdira arte garatuko da.

Hurrengo egunerako jarduera asko antolatu dira ziklokrosa festaren bidez bultzatzeko asmoz. Esan dugun moduan, txikiendako masterclass egingo da, eta jende guztiari irekitako lasterketa ere bai. Ez da federatua egon behar eta 10etan hasiko da.

Iruña Kirolak elkarteak ekitaldi hau sortu zuen iaz. Ziklokrosa maite duen talde honen helburua zen ziklokrosa berreskuratzea Iruñean eta txapelketa nazionaletako zirkuituan sartzea. Aurtengo erronka ausartagoa da: Euskadi txapelketarako balio duen lehiaketa nafarra sendotzea eta txirrindulari afizionatuei eta txikiei promozio probak eskaintzea. Kirol ekitaldiak antolatzen dituen Corriendoporelmundo enpresa nafarra antolakuntza teknikoaz arduratzen da. 

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2019-12-16 13:14:46
Itzuli