Hizkuntza: Español Euskara

2021ko Denboraldiko NKJetako Errepide Eskoletako inskripzioak

Albistea motaJuegos Deportivos de Navarra
Titulua2021ko Denboraldiko NKJetako Errepide Eskoletako inskripzioak
Edukia

Apirilaren 18an, Erripagainan, 2021erako Errepideko Eskolen egutegi globalaren lehen proba egingo da.

 

Egutegi honetako NAFARROAKO KIROL JOKOETAN puntuatzen ahal den lehen proba maiatzaren 1ean eginen da, Atarrabian.

 

NKJren programan izena eman ahal izango dute Nafarroan eskolatuta dauden edo bizi diren kirolari guztiek, kimu (gizonezkoak/emakumezkoak) eta haur (gizonezkoak/emakumezkoak) kategorietan.

 

  • NAFARROAKO KIROL JOKOETAN puntuatu ahal izateko, ezinbestekoa da denboraldiko lizentzia duen klub federatu baten bidez izena emana izatea (bai kirolariak lizentzia badu, bai bestela), betiere probaren aurreko osteguneko 13:00etan baino lehen, admon@fnciclismo.es posta elektronikoa erabiliz.

 

Ez dira onartuko telefonoz egindako inskripzioak. Izen emateak denboraldi osorako balioko du.

 

·        Ostegun hori jaieguna izanez gero, azken eguna jaieguna baino bi egun lehenago izango da, federazioak beste data proposatzen ez badu. Data horretaz kanpo jasotako inskripzioek ez dute lehenengo probarako balioko, hurrengorako baizik.

 

  • NKI finkatzen duen pertsona bakoitzeko kuota 7 eurokoa da. Kuota honek NKJetako Eskolen modalitateko proba guztietan parte hartzeko baimena emango du.

 

  • Eskoletako lasterketa guztiak joko dira NKJren lehiaketatzat, guztiak puntuagarriak ez badira ere.

 

 

Oharra: Nafarroako lizentzia duten baina INSKRIBATU GABE dauden lasterkariek probetan parte hartzen ahalko dute, baina ez dira NKJen sailkapenetan agertuko..

 

Inskripzioak posta elektronikoz bidali beharko dira klubei emandako formatua erabiliz.

 

Email: admon@fnciclismo.es

 

Hasiberrien eta promesen kategoriek probetan parte hartu ahal izango dute federazio-lizentzia badute, baina kategoria horiek EZ DUTE PUNTUATUKO NKJetan, eta horregatik, ez dira inskribatu behar.

 

Federazio-lizentziarik GABE izena ematen dutenek izena ematean jakinarazi beharko dute, gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak badira (MUFACE, etab.), aseguru hori izan dadin aseguru horien osasun-laguntzaren ardura hartuko duena, 2020-2021eko XXXIV. NKJen araudian azaltzen den bezala.

 

Kirolariek NKJn puntuatuko dute inskripzioa baliozkoa den egunetik aurrera.

 

Ez da beharrezkoa proba bakoitzerako izen emateak bidaltzea, lehenengo aldiz jaso ondoren, NAFARROAKO KIROL JOKOEN modalitate honetako proba guztietarako balioko baitituzte.

 

Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa (araudia, izen-emateak eguneratuak, proba puntuagarrien arrastea...) aurki dezakezue gure web orriko “KIROL JOKOAK” menuan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/

 

Aurten, NKJen araudiak eskatzen du klubek, inskripzioak baliozkoak izan daitezen, aldez aurretik federaziora bidali beharko dutela posta elektronikoz ondorengoa:

 

• Erantzukizuneko aitorpena (klubarena) Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

• Eranskina – Klubako COVID ordezkaria

 

Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea; klubari balioko dio edozein NKJen modalitatetan kirolaria inskribatzeko federazio honetan.

 

 

 



Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2021-04-07 15:33:21
Itzuli