Hizkuntza: Español Euskara

Selekzioaren paper ona Espainiako 23 Urtetik Azpiko Txapelketetan

Albistea motaSelecciones
TituluaSelekzioaren paper ona Espainiako 23 Urtetik Azpiko Txapelketetan
Edukia

Nafarroako Selekzioak lehia handia egin zuen Sorian ospatutako Espainiako 23 Urtetik Azpiko Txapelketetan

Miriam Gardachal 4. postuan eta Diego López 5.ean izan ziren Nafarroako txirrindularirik gailenak ostiral goizean (ekainak 23) ospatutako 23 urtetik azpiko erlojupeko proban. Nahiz eta bien markei esker lehenengo postuetan erraz sartu, tafallako neskak bere pena adierazi zuen urrezko dominaren bila bidaiatu zuelako. 18,7 kilometroko proba honetan Urko Berrade estrenatu zen 8. postuan bukatzen eta Eneko Aramendiak 29.a lortu zuen. 

“Disgustu handia dut prest nengoelako urrezko dominagatik lehiatzeko”, zion Miriam Gardachalek bere paperaz. “Aste bat eta erdi neraman sentsazio txarrekin eta gaur, ez dut nire erritmoa aurkitu. Azterketa analitikoak egingo ditut ea arazo fisiko batengatik edo adimenagatik izan den zehazteko” gehitu zuen. 

Diego López ordea, pozik zegoen: “Ongi kontrolatu dut nire burua eta uste dut erabaki ona izan dela probako bigarren zatian bizkorrago ibiltzea”. Modu berean, Urko Berradek 8 puntu eman zizkion bere estrenaldiari: “Nahiz eta batzuetan jarrera pixka bat galdu, kadentzia ongi mantendu dut”. Eneko Aramendiak, bere partetik, desilusioa adierazi zuen: “Ez da nire eguna izan. Taupadak igotzen ziren arren, hankek ez zuten funtzionatzen”, azaldu zuen tristuraz. 

Gizonezkoen podiumera igo ziren Jaime Castrillo (1.a), Sergio Samitier (2.a) eta Martín Bouzas (3.a). Emakumezoen proban Ane Iriartek eskuratu zuen urrezko domina, Ziortza Isasiren eta Julia Rodríguezen aurrean. 

Larunbatean gizonezkoen 145,8 kilometroko lineako proba 09:30etan hasi zen eta emakumezkoen 105,2 kilometrokoa 17:00etan.

Diego Lópezek bostgarren postua lortu zuen eta Carlos Ruizek sortzigarrena. Nafarroako talde osoak egindako lanak saria izan zuen biak top10-ean sartzen. Azpimarratzekoa Miriam Gardachalen estrenaldia, modalitatean 37. postuan bukatuz.

David Echávarri hautatzaileak balorazio ona egin zuen: “Talde langilea izan da. Guztiek jarrera ona izan dute lasterketan eta hori da gakoa. Mutilak lineako probako momentu garrantzitsu guztietan egon dira eta Miriam, nahiz eta gaztea izan, hoberenekin aguantatu du azken momentura arte. Txalogarria da bere adina kontuan izanda”.

Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2017-06-26 09:03:06
Itzuli