Albistea mota | Juegos Deportivos de Navarra |
---|---|
Titulua | 2022ko NKJetako Kadete Mailako Errepideko proben izen ematea |
Edukia | Martxoaren 26an, Tafallan, KADETE MAILAKO ERREPIDEKO denboraldia hasiko da Nafarroan. Kadete kategoriako errepideko proba guztiak Nafarroako Kirol Jokoetan puntuagarriak izango dira.
NKJen programan izena eman ahal izango dute ikasturtean zehar 15 eta 16 urte betetzen dituzten eta Nafarroan eskolatuak diren edo Nafarroan bizi diren kirolari guztiek.
Egun horretatik aurrera jasotzen diren inskripzioek hurrengo probarako balioko dute, ez hurbilen dagoenerako.
Federazio-lizentziarik EZ DUTEN lasterkariek izena ematean jakinarazi beharko dute gizarte-segurantzako osasun-erregimenekoak edo araubide pribatukoak diren (MUFACE, etab.), aseguru hori izan dadin txirrindulari horien osasun-laguntzaren ardura hartuko duena, 2021/2022ko XXXV. NKJen araubidean azaltzen den bezala.
Oharra: IZENA EMATEN EZ DUTEN Nafarroako lizentziadun lasterkariek probetan parte har dezakete, baina ez dira NKJen sailkapenetan agertuko.
Neska-mutil bat inskribatu nahi duzuen klubek izena emateko orria bidali behar duzue, datuak e-mailez federaziora (admon@fnciclismo.es).
Ez da onartuko telefonoz egindako izen ematerik.
Urtean zehar, Nafarroako Kirol Jokoei buruzko informazioa (araudia, izen-emate eguneratuak, proba puntuagarrien arrastea...) aurki dezakezue gure web orriko “KIROL JOKOAK” menuan: http://www.fnciclismo.es/es/juegos/
NKJen araudi orokorraren arabera, klubek, inskripzioak baliozkoak izan daitezen, aldez aurretik federaziora bidali beharko dute ondorengoa posta elektronikoz:
Nahikoa da dokumentazio hori behin bidaltzea, eta klubari balioko dio kirolaria federazio honetan NKJen edozein modalitatetan inskribatzeko.
|
Irudia 1 | ![]() |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2022-03-15 09:38:18 |