Albistea mota | Selecciones |
---|---|
Titulua | Kronika: Junior kategoriako Nafarroako Selekzioa Valladolideko Federazioko Torneoan |
Edukia | Joan zen asteburuan, Fermin Irigoienek, Inhar Astizek, Beñat Etxezarretak, Mikel Retegik, Unai Esparzak eta Ailetz Lasak osatutako junior kategoriako Nafarroako Selekzioak Valladolidera bidaiatu zuen Federazioko Txapelketan parte hartzeko.
Larunbatean, hilak 7, La Cisterniga Viana de Cegako III. taldekako erlojupekoan parte hartu zuten. 17,55 kilometroko proba honetan talde nafarrak lan ona egin zuen zazpigarren posizioan bukatuz. Guztira 26 taldek parte hartu zuten maila handiko proba izanda. Izan ere, Estatuko pelotoiko talde hoberenek parte hartu zuten.
Igandean, hilak 8, Valladolideko Federazioko Txapelketa lehiatu zen eta Espainiako pelotoiko 190 txirrindularik parte hartu zuten.
Gure kirolariek paper ona egin zuten hainbat ihesalditan sartzen eta azken momentura arte lasterketa borrokatuz.
Ibai Ruiz de Arcaute Arabarrak taldekidea txapelduna izan zen bakarrik iritsiz. Nafarren sailkapenak birpasatuz, Mikel Retegi 6. posizioan sartu zen, Ailetz Lasa 13.ean eta jarraian Fermín Irigoyen haiekin batera ailegatu zen 1. jazarle taldean. Talde honen atzean eta segundu gutxira iritsi zen bigarren multzo bat Beñat Etxezarreta, Unai Esparza eta Inhar Astitz txirrindulari nafarrekin. Gauzak horrela Nafarroako Selekzioak taldekako sailkapeneko 4. posizioa lortu zuen. |
Irudia 1 | |
Irudia 2 | |
Irudia 3 | |
Irudia 4 | |
Irudia 5 | |
Dokumentu erantsia | |
Lotura | |
Bideoa | |
Data | 2018-04-12 11:44:30 |