Hizkuntza: Español Euskara

Zangozan izandako kadete, junior eta beteranuen kategorietako Nafarroako BTT Txapelketa

Albistea motaCompeticiones
TituluaZangozan izandako kadete, junior eta beteranuen kategorietako Nafarroako BTT Txapelketa
Edukia

Eguraldi txarrak kalte handia egin zion tradizio handiko Zangozako BTTko Caja Rural Kopari. Bertan lehiatua izan zen emakumezko eta gizonezko kadete, junior eta master kategorietako Nafarroako Txapelketa.


Zirkuituko tarte batzuetan ezin zen ibiltzen. Horregatik, ibilbidea motzagoa egin zen. Zorionez, jardunaldian zehar eguraldi ona izan zenez, parte hartu zuten 120 txirrindulariek garrantzi handiko proba honetaz gozatu zuten. 


Elite kategoriako lasterketa lehia handikoa izan zen. Iñigo Gomez (caravanas Erandio) buruan kokatu zen hasieratik eta Diego Latasa (Sarribikes) eta Alexander Ordeñana (Orbea) saiatu ziren harrapatzen. Hala ere, Gomezek 5 segunduko abantaila mantendu zuen azken buelta arte. Momentu horretan erritmoa handitu zuen garaipena ziurtatzeko. Ordeñana helmugan sartu zen 43 segundo geroago eta minutu bat eta Diego Latasa hogeita bi segundo geroago. Zangozako txirrindulariak ezin izan zuen etxean irabazi. Hala ere, liderraren mailot horiduna bai jantzi zuen Caja Rural Kopako liderra delako. Marco Andresi kendu zion txirrindulari honek sufritu zuelako 9. posizioan amaituz. Kopari proba bat falta zaio (uda pasa eta gero Arazurin lehiatuko dena) eta Latasak, Andresek baino 20 puntu gehiago ditu.


Emakumezkoen lehian, hasieratik Karla Kortazar (Baskonia) liderra ihes egiten saiatu zen arren, Yolanda Magallonek (Turiaso CC) ez zuen amorerik eman. Egia esan, Yolandak aitortu zuen zirkuituaz gozatu zuela. Gauzak horrela, aurre azkeneko bueltan, txirrindulari aragoiarrak Kortazar aurreratu zuen lasterketa irabazteko. 29 segundo geroago sartu zen Kortazar eta Corina Mesplet (Ciclo Sport) hirugarren izan zen. Dena den, Karla Kortazarrek liderraren mailota mantentzen du. 


Beste kategorietan liderrek ez zien aukerarik eman haien aurkariei. Aitor Izcue (SH Metalgraf) 23 urtez azpiko txirrindularirik onena izan zen. Honetaz gain, laugarren izan zen absolutu kategorian Latasaren atzean ailegatzen. Bi minutu geroago sartu eta gero, bere taldekide Javier Larrayoz bigarren izan zen , eta Iñigo Sagardoy (Saltoki-Conor) hirugarren 6 minutu eta 49 segundo geroago iritsiz.

 


Daniel Armendarizek (Jofemar) Master30 proba menperatu zuen Ander Lecuonaren (Ciclos Antia) eta Eneko Santestebanen (Larequi) aurrean. Fernando Rica, nahiz eta laugarren izan, liderraren mailota mantendu zuen. José Luis Iñorbek (Ciclos Gamen) garaipenerako bidea berreskuratu zuen Zangozan. Beteranu kategoriako txirrindularia Urko Munduate (Ciclos Iñaki) (gaurko liderra) eta David Fernandez (Osga KDDS Riojanas) baino azkarragoa izan zen.


 


Juniorren lasterketan, Jose Miguel Ramírez de Arellano (Osga KDDS Riojanas) liderrak berriro irabazi zuen. Autoritatez egin zuen 5 minutu geroago ailegatu zirelako Dario Silvestre (Jofemar) eta Iván Perez (Saltoki-Conor). Estibaliz Sagardoyk bere partez, (Conor-Saltoki) jarraitzen du emakumezko junior/kadete menperatzen. Gizonezko kadete kategorian Adrian Los Arcosek (Txirrinta Bikes) proba guztiak irabazi ditu. Zangozan, Alejandro Gomezen (Sparta Sport Center) eta Mikel Olaechearen (Cycla) aurrean.


 


BTT modalitateko Nafarroako Txapeldunak:


 


Kadetea:       Adrian Los Arcos


Emakumezko Kadetea:   Edurne Izcue


Juniorra:        Dario Silvestre


Emakumezko Juniorra:   Estibaliz Sagardoy


23 Urtez Azpikoa:       Aitor Izcue


Master30-a:     Daniel Armendariz


Beteranua:    Jesús Angel Espada


Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Lotura
Bideoa
Data2018-06-12 11:04:44
Itzuli