Hizkuntza: Español Euskara

Parte-hartze protokoloari buruzko informazioa

Autonomia erkidegoko lehiaketetarako berariazko protokoloak, txirrindularitzako modalitate eta kategoria guztietan

Nafarroako Txirrindularitza Federazioak, txirrindularitza antolatzen duten klubekin batera, protokolo berezi hau eratu zuen joan den 2020ko ekainean, Nafarroan egiten diren lehiaketa autonomikoetarako.

Covid-19 saihesteko asmoz, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren egutegiko lasterketetan parte hartzeko, beharrezkoa da parte-hartzaile bakoitzak parte hartzeko baldintzak eta jarduteko protokoloak onartzea.

Nafarroako Arbitroen Batzordeak (edo antolatzaileek) edozein unetan eskatzen ahalko die parte-hartzaileei probarako sortzen den justifikazio nominala. Beraz, teknikariei, staff-eko kideei edota kirolariei eskatu ahalko zaie. Agiri hori aurkezten ez bada, lasterketatik kanporatuko da.

Lasterketa bakoitzean PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ONARTZEKO izapidea kudeatu ahal izango da, proba baino 3 egun lehenagotik, lehiaketa eguneko 9:00ak arte.

Araudi orokorra

  • Muxukoen erabilpena. Muxukoa nahitaez erabili behar da, kirolarientzat izan ezik, probak dirauen bitartean.
  • Kirolariek muxukoa behar bezala jarrita joango dira irteera-lerrora, eta ez dute kenduko arbitroak irteera eman baino segundo batzuk lehenago adieraziko dion arte; une horretan, kirolari bakoitzak maskara kendu eta arropan gorde ahalko du.
  • Ez zaie inola ere onartuko hirugarren pertsonei muxukoa ematea, ez eta lurrera botatzea ere; egoera hori gertatzen bada, kirolaria deskalifikatu eta lasterketatik kanporatuko da.
  • Izen-emateen konfirmazioa. Dortsalak leku ireki eta/edo behar bezala aireztatuan berretsiko dira, hala nola ataripean edo karpan.
  • Dutxak eta/edo aldagelak. Ez daude baimenduta.
  • Hornidurak. Antolatzaileek ezin diete kirolariei hornitu, ez lehiaketa bitartean, ez ondoren. Ekipoek egin ahal izango dute, behar diren arreta-neurriak erabiliz.

Errepidekp probetarako protokolo berariazkoa

Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren Txapelketetan (Gaztetxoak, Euskal Herria juniorra eta Euskalduna, gizonezkoak zein emakumezkoak) puntuagarriak diren probetan izan ezik, parte hartu nahi duten taldeek aldez aurretik izena eman beharko dute, secretario.fnc@fnciclismo.es helbidearen bidez, talde nafarrak ere bai.

OSO GARRANTZITSUA: Aurreinskripzioak ahalik eta errealenak izan behar du. Aldez aurretik izena eman duten kirolarien eta probara joan direnen zerrenda bat ez badator, epaimahai teknikoak lasterketako karabanan atera gabe utzi ahal izango du taldearen autoa.

Asteburuko lasterketetan, izena emateko epea astearteetan 14:00etan itxiko da. Ez da kontuan hartuko epez kanpo egindako eskaerarik. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Aragoiko federazioetako errepide-taldeen aurreinskripzioek lehentasuna izanen dute.

Horiek tramitatu ondoren, baimendutako 200 plazak (*) bete arte, tokirik geratzen bada eta tokiko antolatzaileak jende gehiago hartu nahi badu, posta elektroniko beraren bidez RFECi atxikitako beste federazio batzuetako taldeen aurreinskripzioak egin ahal izango dituzte.

Eskoletako karreren kasuan, ez da inolako aurreinskripziorik egin beharko, baina baimena exijituko zaie NTFko dortsal finkorik ez dutenei. Baimen hori Nafarroarekin muga egiten duten autonomia-erkidegoetan RFEC lizentzia duten kirolarientzat bakarrik emanen da, oso kasu berezietan izan ezik, non aldez aurretik kontsulta egin beharko baitute secretario.fnc@fnciclismo.es.

(*) Parte-hartzaileen gehieneko kopuruak indarrean dagoen araudiak agintzen duena beteko du beti.

Protokolo berariazkoa BTT-ko probetan

Indarrean dagoen araudiak ezarritako parte-hartze muga ez gainditzeko, modalitateko proba tradizionalak hiru probatan banatzen dira.

  • Eskoletako probak. Egoitzan eta/edo ordutegian beste edozein proba-motatatik bereizirik lehiatu beharko dute beti, eta kategoria bakoitza mahuka bereizietan lehiatuko da; guztira 4 kanporaketa izango dira.
  • Beste kategoriak. Kadetetik masterrera, egun berean lehiatuko dira, baina bi lasterketa bereizitan.
    • Lehena goizeko 10:00etan izango da, eta, honetan, emakumezkoen kategoria guztiak, kadeteak, master 40 eta 50 lehiatuko dira. Lehenengo taldean, gizonezkoen kategoria guztiak aterako dira, eta bi minutura, emakumezkoen kategoria guztiak.
    • Bigarren lasterketa 12:00etan izango da, eta honetan gizonezkoen elite-sub23, master 30 eta juniorrak lehiatuko dira. Denak batera aterako dira, juniorrak izan ezik, 4 minutu geroago aterako baitira.
Nafarroako Txirrindularitza Federazioa