Hizkuntza: Español Euskara

NAHITAEZKO IZAPIDEA: Covid protokoloaren eta parte-hartze baldintzen ONARPENA

Albistea motaCompeticiones
TituluaNAHITAEZKO IZAPIDEA: Covid protokoloaren eta parte-hartze baldintzen ONARPENA
Edukia

Denboraldi honetan, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren egutegiko lasterketetan parte hartzeko, parte-hartzaile bakoitzak (kirolariak, teknikariak...) ONARTU egin behar ditu parte hartzeko baldintzak eta covid-19a saihesteko jarduteko protokoloak..

 

Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren webgunean COVID PROTOKOLOAK izeneko atala gehitu dugu ondorengo bi aukerekin:

 

-         Parte-hartze protokoloari buruzko informazioa izeneko aukeran, lehiaketetan jarraitu beharreko protokolo orokorrak eta berariazkoak eta horietan izena emateko modua etengabe argitaratzen dira, eta modalitatearen eta/edo kategoriaren arabera bereizten dira.

 

Protokolo horietan aldaketarik izanez gero, atal horretan bertan argitaratuko da.

 

-         Parte-hartze baldintzen onarpenaizeneko aukeran, plataforma batean sartzen da, Nafarroako federazio egutegiko proben baldintzak banaka eta banan-banan onartzeko.

 

Lasterketa bakoitzean PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ONARTZEKO izapidea kudeatu ahal izango da, proba baino 3 egun lehenagotik lehiaketa eguneko 9:00ak arte.

 

Parte hartzeko baldintzek klausula hauek ditu:

 

1.a- Nafarroako Txirrindularitza Federazioak bere webgunean argitaratutako informaziora sartu naiz, eta Nafarroako Txirrindularitza Federazioak, lehiaketaren antolatzaileak, ezarritako Covid-19aren kontrako Prebentzio eta Jarduera Protokoloak ezagutzen ditut, baita NKIk eta osasun arloko agintariek ezarritakoak ere.

 

2.a- Modu arduratsuan beteko ditut COVID-19 delakoaren aurkako higiene- eta segurtasun-protokoloak, lehiaketa antolatzen duen erakundeak jarriak, eta betetzen ez baditut, onartuko dut FEDERAZIOKO COVID arduradunak motu propio kanporatu ahal izatea jardueratik eta, kirol-instalaziotik.

 

3.a- Berresten dut ez dudala positiborik eman entrenamendu-saioaren aurreko edo lasterketa-egunaren aurreko 14 egunetan, eta ez dudala harreman esturik izan COVID-19 sintomatologia posiblea edo baieztatua duen pertsona batekin edo batzuekin..

 

4.a- Saio, entrenamendu, lehiaketa edo entitatearen kirol guneetara joan baino lehen, nire osasun egoera egiaztatuko dut.

 

5.a- COVID-19 gaixotasunarekin bateragarriak diren sintoma arruntenetako bat izanez gero, hala nola sukarra, hotzikarak, eztula, aire falta, usaimena eta dastamena gutxitzea, eztarriko mina, muskuluetako mina, buruko mina, ahultasun orokorra, beherakoa edo gonbitoak, ez dut parte hartuko jardueran, eta egoera horren berri emango diot dagokion COVID-FEDERAZIOko arduradunari..

 

6.a- Halaber, kirol entitateko COVID-FEDERACION delakoaren arduradunari jakinaraziko diot baldin eta nire familia pertsonaren bat COVID-19 diagnostikoaren bidez isolatuta badago, edo berrogeialdian, etxean, sintomak dituen edo COVID-19 diagnostikatu zaion pertsonaren batekin harreman estua izan duelako.

 

7.a- Baimena ematen dut, osasun-agintariek hala eskatuz gero, COVID-19 diagnostikatu zaien pertsonen kontaktuak bilatzeko, nere kirol-entitateak edo lehiaketa antolatzen duen erakundeak bertan erregistratutako harremanetarako datuak eman ditzan.

 

8.a- Ez nago sartuta osasun agintariek ezarritako arrisku taldeetan. Bestela, egoera horren berri emanen diot jarduerak hasi aurretik naukan kirol entitateari, eta, kasu horretan, nire ardurapeko jardueran parte hartuko dut.

 

9.a- Onartzen dut eta ondo dakit entrenamenduetan eta ekitaldietan kirola egiteak COVID-19 kutsatzeko arriskua dakarrela. Horregatik ez dut entitate antolatzailearen erantzukizunik izanen.

 

10.a- Baimena ematen dut lehiaketa antolatzen duten klub eta erakundeetako arduradunek gorputz tenperatura har diezadaten, COVID-19 sintomatologia susmatzen badugu.

 

Lehen aipatutako arauak betetzea kirolari bakoitzaren eta parte hartzen duten klub guztien erantzukizuna da, eta Txirrindularitza Federazioak ez du inolako erantzukizunik izango kirola egitean sor litezkeen kutsadurengatik.

 

Baldintza hauek ONARTUZ gero, Nafarroako Txirrindularitza Federazioaren egutegian lehiatzeko probetarako mugikortasunaren frogagiria emango dio interesadunari. Harremanetarako adierazten duen helbide elektronikoan jasoko du.

 

Agiri hori EZ da proban izena eman izanaren frogagiria.

 

Izen-ematea aldez aurretik kudeatu beharko da, modalitatearen/kategoriaren araberako probaren erregelamenduan eta/edo gure webgunean argitaratutako parte hartzeko protokoloan adierazitako bideetatik.

 

Nafarroako Arbitroen Batzordeak (edo erakundeak) edozein unetan eska diezaieke probarako sortzen den justifikazio nominala parte-hartzaileei, bai teknikariei, bai kirolariei... Agiri hori ez aurkezteak lasterketatik kanporatzea ekarriko du.

 



Irudia 1
Irudia 2
Irudia 3
Irudia 4
Irudia 5
Dokumentu erantsia
Loturahttps://fnciclismo.es/es/informacion-protocolo-participacion/
Bideoa
Data2021-02-22 09:19:12
Itzuli